XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iparra-Hegoa gatazka Nazioarteko desarroilo arazoei buruzko Batzorde Independienteak, 1977an Willy Brandten buruzagitzapean fundatu zena, munduko komunitatearen desberdintasun ekonomiko eta sozialek sorturiko arazo global larriak ikertzea eta desarroiloaren problemei dagozkien soluzio egokiak bilatzeko bideak proposatzea hartu zuen eginkizuntzat, bide horretan erabateko pobreziaren kontra ekinez.

Komentatu behar dugun txostena 1979ko abenduan argitaratu zuten.

Partaideak OCDE eta Hirugarren Mundukoak ziren, gehien-gehienak gobernuan izanak edo oraino zeudenak.

Lehendakariaren hitzez, txostenak Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak gure denborako desafiorik handiena bezala ukitzen du, eta abisatzen du ezen ondorengo hamarkada biak fatalak izan bait daitezke humanidadearentzat, eta ohartarazten digu ezen gure umeei eta gure umeen umeei dagozkien arrisku mortalak aurreikus bait daitezke; eta arrisku horiek prebenitzea nonahi bizi garelarik ere, Ipar zein Hego, Eki zein Mendebalde geure esku dugu, baldin eta horretarakotzen bagara, munduaren geroa bake eta zorionean, solidaritate eta duintasunean moldatuz.

Txostenak ematen dituen aholkuak ez dira erradikalak inondik ere; gehienak, koordinakunde berriari eta aholku-egiturei dagozkien zenbait sujerentziz aparte, nazioarteko beste batzordeek nabarmenarazi zituzten lehenago.

Puntu batzuk alde bat, hegoaldeko nekazal erreforma kasu, nazioarteko sistema osatzen duten estatuen barneko gizarte aldaketari ez zaio inportante erizten, eta asumitzen da ezen nazioarteko sistemaren egiturak garrantziko aldaketarik gabe iraun egingo duela, espezifikatzen ez diren berregituraketa batzuk gora-behera.

Perspektiba beltza giza arrazarentzat.

Txostenak ematen dituen aholkuen euskarririk sendoena giza arrazarentzat antzematen den etorkizun beltza da, egungo joerak konfirmatuz gero: masen gosea, ekologi hondamendia, errekurtso eskasen agortzea militar produkzioa emendatutakoan bestalde errekurtsoak gutxitu ahala gerraren probabilitatea igo egiten da, ekonomiaren hazkuntzaren polikiagotzea, aberatsen kapazitate produktiboen ez-erabiltzearen eta pobrezia eta miseriaren arteko kointzidentzi tragikoa, eskala bastoan.

Problemaok arinduko lirateke noski ematen diren aholkuei jaramon eginez gero.

Hortaz, gizarterik aberatsenetatik pobreturikoenetarako eskala handiko errekurtsoen transferitzeak gose masiboa eta pobreziaren gaineratiko ondorioak, hala nola Londresen sedea duen Esklabitudearen aurkako Elkarteak salatu dituen Amerika Latina, India, Tailandia eta bestetako 10 milioi ume esklaburen izatea galerazi litzake.

Batzordeak seinalatzen duenez, Iparraldeko estatu aberatsek, banakako salbuespenez, interes gutxi erakutsi dute transferitze horretan.

OCDEko estatuek 1978an beren Barne Produktu Brutoaren %0.35a eman dute desarroilorako laguntza ofizial gisa (horien aldean, sobietar blokekoek beren BPBaren %0.04a eman dute, eta Petrolio Esportatzailen Erakundekoek beren BPBaren %3tik gertu, Saudi Arabia, Kuwait eta Golkoko estatuek orain arteinokoan %6tik %15era eman dutelarik, eta 1978an berriz %4 edo 5a).

Kontraste dramatikoa, armen salmenta urtetik urtera $5 bilioiz emendatu bait da, eta 1979an $25 bilioiz emendatuko zela jotzen da eta joera finkatzen ari da, itxura guztiz (Business Week, 1980.3.24).

Brandten arabera, urteroko kontu militarra 450 bilioi dolar USA-tara hurbiltzen ari da, desarroilorako laguntza ofiziala- kopuru horren %5a baino gutxiagokoa delarik.

Eta, diogunez, okerrera goaz.

Motibu internazionalak Batzordeak arrazoi guztiz lamentatzen ditu joera hauek, eta buelta eman diezaiegun, dei egiten du.

Halabaina, ez du zergatik irauten duten galdegiten.

Orohar, txostenak ez ditu egitura instituzionalak, estatal edo pribatuak, edo nazioarteko sistemaren edo gizarte partikularren barneko botere egiturak oso sakonki arakatzen.

Txostenak ohartarazten du beharrik oinarrizkoena trukaketetan eta mozkinetan parte hartzeko eskubidea dela.

Hitz ausartak, baina xuxen-xuxen zer esan gura duten argitzen ez denez, deus gutxi ulertarazten dutenak.

Esan nahi ote dute, adibidez, estatuen egitura koerzitiboak eta lehengaien eta produkzio-bitartekoen gaineko propietate pribatua ezabatu beharko litzatekeela, jendeak bere beharrik oinarrizkoena erreusitu dezan? Ez dirudi oso probable batzordekideek horixe izatea gogoan.

Beren burua perspektiba berri bat urjitzera mugatzen dute, eta adieraztera ezen nazioarteko ekonomi orden berri batek mentalitate berridun eta ikuspegi zabalagodun gizon eta emakumeak beharko bait ditu, orobat garapen prozesu bat non gizon-emakume horien kapazitateak bete-betean loratuko diren.

Nazioarteko gizartearen problemak konpon litezke benetan, beren sustraian nork bere ikuspegia eta mentalitatea debelopatzeko ezina egongo balitz.

Zioak instituzionalak badira, berriz, arazoak zerbait gogorragoak dira eta zeharo bestelako neurriak hartu beharko dira desastrea uxatzeko.

Txostenak erakusten duenez, aldaketarako proposamen nagusiek bide laburra egin dute, batipat Hego-Iparralde harremanetako egitura aldaketei dagokienez.

Instituzio eta egituren kritika burutzeko daukaten higuinagatik okerrak misterio gisa ageri dira.

Nekez konfia daiteke horrelako analisian, edo espero egoera alda litekeenik orain, hain zuzen ere nazioarteko batzorde batek gomendapen berriak ez urte mordoska batez mahai gainean egon direnetatik arras desberdin (asmo onez, nolanahi) argitaratzen dituelakoz.